Dokumentoak eta argitalpenakOrekik, proiektu kulturalarekin eta Fundazioko ekimenen estaldura teorikoaren sustapenarekin bat datozen argitalpenak eskaintzen ditu. | |
![]() | La democracia a debate. Democracia y participaciónDemokraziari buruzko bi azterketa kritiko eskaintzen dira liburu honetan. Egilea: F.Garmendia, J.Setién Alberro Pako Garmendiaren eskutik, gure gizartean bizi dugun ezbai larria agertzen digu: «demokazia» izen bat berarekin eskaintzen zaigun edukirik kontrajarrienak, hain zuzen, elkarbizitza «demokratikoari» buruz. Hortik abiatuta, gaur egun demokratikoak jotzen ditugun iharduerei buruzko galdera kritikoak planteatzen dira: notzuk diren demokraziaren egileak, zertan datza bere edukia eta nola burutzen den. Argibiderako da, hain zuzen, On Jose Maria Setien jaunaren eskutik datorkigun idazlana, liburu honen enborra osatzen duena: «Democracia ´representativa´, participación social y democracia ´participativa´». Bere ekarri sakonean, gaur egun hitz horien estalpean gordetzen direnak ekartzen dizkigu argitara, ikusgune etikotik aztertu eta eztabaidatzeko. Elkarbizitzaren eta politikaren arauak gizabidean sustraituz heltzen dio demokraziari buruz gaur nagusi den hainbat eztabaidari. Garbi damakigu aditzera, izenen gainetik, edukian dagoela mamia. |
![]() | Un vasco en Oxford. A Basque in OxfordHistoria, Memoriak eta Kontakizunak Egilea: Xabier Ezeizabarrena Edozein ostiraletan «Isis» ibaiaren ertzean gertatu ohi den bezala, liburu honek ikuspegi ireki baten bitartez, hiria eta beren ohiturak; unibertsitatea eta bere historia; hilabete haietan bizi izan nituen bizipenak eta estrategikoki kokatuan dagoen eta imitaezina den hiri honen berezitasunak azaltzea du helburu. |
![]() | Debate sobre economíaKrisi iragarria Egilea: Patxi Etxeberria, Jon Bearra .. Testu aukeraketa honetan ikuspuntu desberdinak aurki daitezke, hala ere galdera amankomun baten ondorio dira; nola hobe ditzakegu bizi garen baldintza lokal eta globaletan gure oraingo eta ondorengo belaunaldien behar ekonomikoak? Guzti hauek 2007ko apirila eta 2008ko ekaina bitartean idatziak daude. Deigarria gerta dakiguke gaur egungo egoeraren ebazpenerako erabakigarriak izan diren galderen aurreratzea. |
![]() | Urte politikoari begiraBerria egunkarian eta Argia astekarian idatzitako artikuluen bilduma Egilea: Xabier Barandiaran Irastorza Irakurleak eskuartean duen liburu hontan Xabier Barandiaranek, astez aste, BERRIA egunkarian Zorroztarri sailean eta, azken urtean, ARGIA astekarian idatzitako artikuluak biltzen dira. BERRIAko idatzietan izaera ezberdineko textu eta artikuluak topatu daitezke; idazterako garaian egutegi politikoan garrantzia hartu izan duten gaietan erreparatu du egileak. |
![]() | Hablando con Xavier Zubiri IIBizikidetza arazoari buruz. «Gizakia oinarri dugularik» Egilea: José Antonio Artamendi Muguerza Pentsa dezagun nola eraiki dezakegun besteen heriotza ez dakarren bizikidetza bat. Azter dezagun une honetan aribidean dagoen baliabide mentala,gaur egun, urri eta eskas azaltzen da. Jo dezagun komunikabideetara desadostasuna isilarazi nahi duten mundu osoan dauden gerrak, hilketak eta liskarrak daudela egiaztatzeko. Bizikidetza eta bizikidetza motei buruz hitz egingo digu Zubirik «Sobre el Hombre» bere liburuan. |
![]() | Hablando con Xavier Zubiri I«Izatasunaren oinarritik» nortasun nazionalari buruz Egilea: José Antonio Artamendi Muguerza Liburu hau giza nortasunean oinarritzen da, gaia ikuspegi antropologiko filosofiko baten bitartez landuaz. Eibarko Jose Antonio Artamendi filosofoak, Donostiako Xavier Zubiri filosofikoarekin elkarrizketan, benetan gu geu garena aurkitzeko modua birplanteatzen du, bilaketa argitzen duten kategoriak oso egoki ezarriaz. |
![]() | Pueblo vasco y soberaníaHurrerapen historikoa eta hausnarketa etikoa Egilea: F.Garmendia, J.Setién Alberro Bi lan hartzen ditu: batak, Franzisco Garmendiarenak, ikuspegi historikotik aztertzen du gaia; bestea entitate handiagokoa da, Jose Maria Setien jaunak egina, eta gai honen inguruko gogoeta etiko zabal eta sakona eskaintzen du. Bi lanen edukiko atal batzuk behintzat, azken urtean egin diren hitzaldi eta mintegietan aurkeztu izan dira. Elkarrekin argitaratzearen arrazoia, interes handiko arazo hau kritikoki argitzen laguntzea izan da. |
![]() | Base éticas para la pazPacem in Terris entziklikari buruzko egungo gogoetak Egilea: J.Setién Alberro Gaur egun Euskal Herrian eta munduan Pacem in Terris Entziklikari buruzko hausnarketarako topaketak. Jada 40 urte pasa dira Juan XXIII. Aita Santuak Pacem in Terris Entziklika kaleratu zuenetik. Oraindik gogoan mantentzen da bakearentzako suposatu zuen ekarpena, bai nazio mailan eta baita nazioarte mailan. Mezu hark ukaezina den gaurkotasuna mantentzen duenaren uste sendoak dirau. |
OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003