Kultur-etik Oreki Fundazioaren proiektu bat da, euskal kulturaren inguruko informazio garrantzitsuena gaika jaso eta eguneratzeaz gain, parte hartze eta zabalkunde ekintzak sustatzen dituena.
Proiektu honek partaidetza esfortzu bat proposatzen du: Ohiturak berraurkitzeko, kultura berrausnartzeko, eta nortasuna berrazaltzeko.
Kultura zerbait bizia eta dinamikoa da; etengabe eboluzionatzen duten pertsonak bezain bizia, eta balioak, antolakuntza eta teknologia berrikuntzak garatzen dituen gizartea bezain dinamikoa.
Aldaketa garaia bizi dugu. Gai zaharrak begi berriekin interpretatzen dira eta begi zaharrek gai berriak ikusi eta ulertu nahi dituzte. Egunean egoteak espiritu erne eta aktibo baten beharra dakar.
Gure nortasuna gogoan eduki eta berrausnartu behar da: alde batetik berretsia eta bestetik berrasmatua.
OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003